´Ginebras´ indie-rock eszena nazionaleko talderik dibertigarri eta lotsagabeena da. Dibertigarria, ondo pasatzen dakitelako, beti puntu inuzente horrekin, eta lotsagabea, nahi dutena egiten dutelako. Iaz ´¿Quién es Billie Max?´ diskoa argitaratu zuten, ´Alex Turner´ edo ´Ansiedad´ udarako hain freskoak eta aproposak diren kantak dituena. Orain laukotea Muxikebarrira datorkigu, zenbait aretotan Sold Out kartela eskegi ondoren.