"Komunikazio eraginkorra (4. edizioa), Joxerra Garziarekin"

Online 2024(e)ko azaroaren 8(e)tik 2024(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • "Komunikazio eraginkorra (4. edizioa), Joxerra Garziarekin"

IKASTAROAREN HELBURU OROKORRAK

  1. Komunikazio-egoerak, idatzizkoak zein ahozkoak, egokiro aztertu eta kudeatu.
  2. Komunikazio-egoera formal bakoitzari ezartzen zaion helburua lortu ahal izateko moduko diskurtsoa planifikatu, horretarako testu, ahots eta gorputz-hizkeraren alorretan erabaki egokiak hartuz.
  3. Diskurtsoak jendaurrean gauzatzen trebatu: egoera horrek hasieran sortzen duen izua gainditu, ahots erregistroak zabaldu, gorputza eta espazioa egoki baliatu.
  4. Inprobisazio bidean lehen urratsak egin, apurka-apurka testutik askatuz.
  5. Jendaurreko nortasuna landu eta finkatzen hasi.

HARTZAILEAK

  • Ahoz eta idatziz komunikazio gaitasuna hobetu nahi duen edonorentzat, dena dela ere bere lanbide eta jardun esparrua.
  • Kontuan izan hau ez dela hizkuntza ikastaroa, komunikazio estrategiei buruzkoa baizik. Ikastaroari etekinik aterako bazaio, beraz, ezinbestekoa da euskaraz hitz egiten jakitea, hizkuntza gaitasun normala izatea euskaraz. Bestalde, ikastaroan landuko ditugun jarrera eta gaitasunak beste edozein hizkuntzatan ere baliatzeko modukoak dira.

Antolatzailea: UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua

Babeslea: Eusko Jaurlaritza

Ikastaroa hau doakoa da eta euskaraz irakasten da.

Ikastaroari buruzko informazioa jastozeko eta izena emateko: webgunean


Laburrean