Kutxa Fundazioak Dantz-en laguntzarekin antolatutako Natura Elektronikoa zikloak musika elektronikoaren mugak esploratzen ditu. Bidaia bat hainbat proposamen eta ikuspegitan barrena soinua lantzeko eta, musika sortzeko edo, besterik gabe, soinuak sortze aldera inspiratzeko.
Luxuzko artista-zerrendan daude Amorante, Nad Spiro, Julia Bondar, AMSIA, Merche Blasco, SUNESIS, Clara Aguilar eta Pr0t0c0lectiv0.
Zer da musika elektronikoa? Zer da soinu organikoa edo naturala? Zer dute komunean? Musika akustikoaren eta sintetikoaren arteko, naturala denaren eta “makinek” sortutakoaren arteko mugei buruzko eztabaida zabalduko dugu.
Kutxa Fundazioa Natura Elektronikoa Zikloa soinu akustikoetatik abiatzen diren eta soinu elektroniko edo digitalekin bat egiten duten musika eta testuretan oinarritzen da. Naturaren eta teknologiaren arteko nahasketa da, eta puruenetik sintetikora egiten du bidea. Natura Elektronikoa askatasuna da, esentzia, soinu organiko eta sintetikoak, maxima baten bidez elkartuak: mugarik eza.
Ziklo honetan, sormen-iturri beretik sortzen da dena: benetakotasunetik, naturaletik. Puruen eta gizatiarrenetik abiatzen da guztia. Baina soinu eta giro ezkutuenetara bultzatzen da, zer den oso ondo ez dakigun baina esploratzea garrantzitsua den zerbait aurkitu edo bilatzeko. Bilaketa hori da Natura Elektronikoa, funtsezkotik abiatzen den bidaia, ezezagunaren, arrotzaren bila.
Programa
Kontzertu guztiak Kutxa Fundazioa Klubean izango dira, 21:00etan.