El mundo está roto pero se puede caminar ekoizpenaren ostean, Inextremis Teatro konpainia nafarra Gayarrera dator bere bosgarren muntaia ESTREINATZERA, Henrik Ibsen antzerkigile norvegiarra desmuntatu eta berarengana hurbiltzeko komediarekin.
Autore aipagarri honen lanetan etengabe agertzen dira harreman itogarrietan harrapatutako pertsonaia femeninoak, hierarkia intimo eta gaiztoetan giltzapetutako emakumeak, non gizonek euren boterea erabiltzen duten -kontrolera eta bere agerpen bortitzenera, suntsipenera bideratutako boterea-. Horren adibide dira Espectros, Casa de muñecas edo José Padilla antzerkigileak oraingoan bertsionatu duen obra: Hedda Gabler antzerki klasikoa, non bere protagonista, Hedda Tesman, maite ez duen gizon batekin ezkonduta bizi den, harrapatuta sentitzen duelarik bere burua.
Misoginia & Spoilers testu honek planteatzen dituen gatazken eta galderen berrikuspena da, gizakiaren zitalkeriari, estrategia ezkutuei, esnobismoari, misoginiari eta entzute-nahiari buruzko komedia zuzena, egurra ematen duena.
Iraupena
90 minutu
Fitxa artistikoa
Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: Jose Padilla. Intérpretes | Antzezleak: Leire Ruiz, Txori García Úriz, Oier Zuñiga, Iratxe García Úriz. Escenografía | Eszenografia: Raúl Arraiza. Vestuario | Jantzitegia: Ilazki Martirena. Iluminación | Argiztapena: Fermin Izko. Una producción de Inextremis Teatro.