"Esta tarde en Mentxaka"

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 9(e)tik 2024(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • "Esta tarde en Mentxaka"

1999ko abenduaren lehena, Balmasedako institutuko ikasle-talde bat Mentxakara, Santimamiñe inguruko fikziozko toki batera, joango da historiaurreko arte paleolitikoko aztarnategi bat bisitatzera. Han hamazazpina urteko hiru ikasleri Andra Maria agertuko zaie, eta XXI. mendeari buruzko zenbait mezu emango dizkie.

Gazte horien azpian historiaurrea eta gainean etorkizuna. Andra Mariak mundua 2024an amaitu egingo dela iragarriko die. Baina ezinezkoa da, eta, gainera, kontraesankorra. Azkenean mezua zabaldu egingo da eta gizartean eztabaida sortuko. Egia ote da? Gezurra ote da? Zer gertatzen da errelato batek irentsi egiten zaituenean? Fikzioa eta errealitatea kontrajarriak izan daitezke? Eta errelato oro, eurez, gezurrezkoak dira? Ikusten dugun guztia erreala da? Gezur bat eraman dezakegu gure barnean bizitza osoan?

2024an gaude. Eguna heldu da. Hiru protagonistak mundua ustez amaitu behar den arratsalde horretan batu egingo dira

Laurogeita hamarreko hamarkadako ikuspuntutik ekarriko dira gogora gazteen aurkikuntzen giro eta unibertsoak, hala nola Lascauxeko kobazuloa, Lourdeseko agerraldia edo Medugorjekoa. Eta horrez gain, Felliniren “La Dolce Vita” filmean artzain gazteek izandako agerrladiek sortutako zirko mediatikoaren eszena ospetsua ere ikusiko dugu, nola edo hala, oholtzan.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea eta zuzendaria: Iñigo Cobo
  • Antzezleak: Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez, Josu Iriarte

Laburrean

Non