Giltzarri Abesbatza 1996 urtean sortu zen Abesbatzen musika bultzatzeko asmoz. Isabel Lacar izan da hasieratik zuzendari. 27 urte hauetan, mota guztietako errepertorioak landu dira, XVI. Mendeko musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile berrien musika ere kantatuz Josu Elberdin, David Azurza, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, René Zugarramurdi edo Javier Bustoren lanak abestuz, bai “a capella” nola pianoz lagunduta edo sinfoniko-koralak diren ikuskizunetan ere parte hartu duelarik.