Sarrerak salgai irailaren 3tik aurrera
Dantza-lan hau patio batean, parke batean, plaza batean edo gure iruditeriako edozein lekutan garatzen da, helduok haurtzaroko ibilbide bat egin dezagun eta eszenan dauden haurrengan islatuta ikus gaitezen, horrela gure haurtzaroa gogoratuz. Jolas hauek belaunaldiz belaunaldi igaro dira gaur egunera arte. Haurrek, jolas horiek, musikarekin, jantziekin eta dantzaren gorputz-mugimendu zehatzagoekin uztartuz etapa eta emozio ezberdinak adierazteko aukera izatea nahi dugu, horrela fantasiaz beteriko ikuskizuna lortzeko.