Zornotzako Musika Bandak bere 2024-2025 denboraldia martxan jartzen du “Oroitzapenak” lelopean.
Aurtengo denboraldiak bertako musika-ondarearen oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora: banda historikoa eta haren musika, historian zehar abestutako gabon doinuak, emakume sortzaile eta artistek sortu eta garatzen duten musika, euskal bertsolaritzaren inguruan sortu diren doinu eta abestiak, eta jaietako doinuak herriko txistulari eta gaiteroekin batera.
Bandak 5 urte betetzen dituen honetan, lehengo bandari eta haren sortzaileari (Nemesio Bikandiri) omenaldia egin nahi dio lehen kontzertu honetan. Bandarako klasikoak hizpide izango ditu saioak: pasodoble, martxa, zarzuela eta euskal doinuak. Gure herriko banda zaharrak jotzen zituen doinuak oroituz…