Hitzen Lihoa 2024: "Odol mamituak" liburuaren irakurketa jarraitua

Oiartzun 2024(e)ko Azaroak 10
  • Hitzen Lihoa 2024: "Odol mamituak" liburuaren irakurketa jarraitua

Egitaraua

Azaroak 4, astelehena:

18:30ean, Gorputz artean pintura-erakusketaren inaugurazioa. Landetxeko sarreran.

Gorputza gai hartuta, margolanak sortzeko proposamena egin genien Helduen Tailerretako Margolaritza taldekoei. Gorputzak, gorputz atalak, gorputzei lotutakoak, barrukoak, kanpokoak… Handik edo hemendik, gorputzari begira. Egindako lanak azaroaren 4tik 15era bitartean egongo dira ikusgai, Landetxeko sarreran.

Azaroak 6, asteazkena

19:00etan, Gorputzak ginen, baina ez geunden horretaz jabetuta manifestua. Jarraian, Vulnerable Tryptich ikerketa-koreografikoa. Landetxeko Kultur Aretoan.

Mari Luz Estebani eskatu genion aurtengo Hitzen Lihoaren manifestua idazteko. Gaia, gorputza. Formatua, librea. Emaitza, Landetxeko oholtzan. Mari Luz Estebanen ahots eta gorputzez. Behin.

Eneko Gil dantzari eta koreografoak Vulnerable Tryptich dokumentala eta ekintza artistikoa perfomatuko du. Duela hiru urte hasi zen Gil maskulinitate normatiboak gorputzetik ikertzen. Egungo ikerketa-koreografikoak gizontasunaren zaurgarritasunaren unibertsoa aztertzen du, hiru adin-tartetan. Vulnerable ikuskizuna 2025ean estreinatuko dute Eneko Gilek eta Koldo Arostegik. Bitartean, Hitzen Lihoan, ikerketatik ikuskziunerako bidea partekatuko dute.

Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.

Azaroak 7, osteguna

19:00etan, Bereiz liteke pentsamendua gorputzetik? pote filosofikoa. Kastro Berri tabernan. 

Irati Zubiarenren eskutik, gorputzaz eta pentsamenduaz hitz egiteko aukera izango dugu, beharbada pentsamenduarekin eta hausnarketarekin lotzen ez dugun leku batean: tabernan. Pote filosofikoek horixe baitute ezaugarri: trago bat eskutan hartuta, tabernako elkarrizketa elkarrizketa filosofiko izan dadin ahalegintzen gara. Irati Zubiak irekiko digu bidea hitzaldi labur batekin, eta, ondoren, bertaratutakoen artean sortuko dugu elkarrizketa. 

Azaroak 8, ostirala

19:00etan, Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai-ingurua. Landetxe Kultur Aretoan. 

Imajinario artistikoek eta literarioek espazio publikoak habitatzeko eta gorpuzteko modu arautuak irudikatu izan dituzte, publikotasunaren genero-arauak indartuz. Horri erantzunez, genero-arau eta publikotasun-arau horiek feminismotik auzitan jartzeko praktikak eta imajinarioak sortu dituzte hainbat arte- eta literatura-lanek. Iratxe Retolazak gidatuta, Jone Rubiok eta Irati Majuelok espazio publikoa habitatzeko eta gorpuzteko moduetan desplazamendu feministak egin dituzten zenbait sortzaileren ekarpenak izango dituzte hizpide, batik bat nobelagintza eta performatzea ardatz hartuta.

Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.

Azaroak 9, larunbata

10:00etan, Nahi duguna izango gara antzerki-tailerra, 9-12 urte bitarteko neskentzat. Karaez 4 lokalean. 

Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal aktoreek gorputzeko zenbait ataletatik sentimenduak irudikatu eta sortzeko tailerra eskainiko dute, jolas eta ariketen bidez. Ez dago antzerkian trebea izan beharrik.

Izena eman behar da hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita, azaroaren 6a baino lehen.

11:00etan, Gorputzgramak lantegia, helduentzat. Arizmendienean.

Lantegiaren kimigrama eta grabatuaren teknikak baliatuta, gure gorputzeko zatiak bilduko ditugu, beste gorputz bat sortzeko, askotarikoa eta denon esku hartzez egina. Argia, argazkilaritza analogikoko likidoak, tinta, papera eta eskura dugun guztia izango da baliagarria bide honetan.

Esperimentatzeko gogoa ekartzea; ez da aparteko beste jakintzarik behar. Nagore Legarreta eta Idoia Beratarbide izango dira dinamizatzaile. Helduentzat. 

Izena eman behar da hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita, azaroaren 7a baino lehen.

19:00etan, Artxibo biluzia konferentzia performatiboa. Landetxeko Kultur Aretoan. 

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, etxetik hainbat dokumentu kendu zizkion poliziak; “biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko, egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dute Metrokoadrokako kideek, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu dira, beren buruari eta publikoari galdera hau eginez: zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?

Dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzio fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Sarrerak sarrerak.oiartzun.eus webgunean, edo egunean bertan leihatilan: 8€

22:00etan, Gorputzen errebuelta  genero anitzeko argazki saioa. Proba-lekuan.

Nola harremanduko lirateke geure gorputzak, zeharkatzen gaituzten baldintzatzaile geruza horiek denak (generoa, arraza, klase soziala…) alde batera uzteko ariketa egingo bagenu? Nola adieraziko genuke geure burua? Zer gertatuko litzateke gorputza erabaki arbitrario horien denen aurrean matxinatuko balitz? Eta elkarrekin egingo bagenu? Zer gertatuko litzateke gorputzek beren “eginkizuna” ez betetzea erabakiko balute? Nola irudikatuko genuke hori guztia? Galdera horien bueltan gorputz biluziak elkarrekintzan erretratatzen dabil Nagore Legarreta argazkilaria, gorputz biluziak elkartuz, mugimenduan jarriz, naturan, gauez, ospatuz, partekatuz eta horretarako leku seguruak baliatuz. ARGAZKI SAIOAN PARTE HARTZEKO GONBITA duzue hau. Izena emateko, idatzi hitzenlihoa@gmail.com helbidera, azaroaren 8a baino lehen.

Azaroak 10, igandea

11:30ean, Odol mamituak liburuaren irakurketa jarraitua. Kontzejupean.

2014an argitaratu zuen Alaine Agirrek Odol mamituak. Herritarron artean irakurriko dugu testua, ahoz gora, beste plaza bat hartu dezaten orain arte liburuan egon diren hitzek. Nahi duen orok parte hartu dezake, aurretik izena emanda. Literaturaz gain, kafea eta bizkotxoak izango dira. 

Izena eman behar da hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita, urriaren 31 baino lehen.

11:00etatik 13:30era, I. Hitzen Lihoa Liburu Azoka Ttikia jarriko dugu Kontzejupean. Oiartzungo idazleen aurtengo lanak eta Alaine Agirreren liburuak eskuratu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Liburuak sinatzen izango dira Aintzane Galardi eta Karmele Mitxelena. 

14:00etan, bertso-bazkari literarioa. Girizia elkartean. 

Alaine Agirreren Odol mamituak liburuan oinarrituta, idazleak berak egingo du gai-jartzaile lana; bertsotan, berriz, Onintza EnbeitaAlaia Martin eta Aner Peritz ariko dira, bertsoaren eta literaturaren topagune honetan.  

Sarrerak Landetxe tabernan edo hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita: orokorra 20€, langabetuek 15€, bertso-saioa bakarrik 5€.€, bertso-saioa bakarrik 5€.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Azaroak 10
  • Ordutegia11:30
  • LekuaKontzejupea
    Oiartzun
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • HizkuntzaEuskara

Non