Mungiako Aste Kulturala 2024

Mungia 2024(e)ko azaroaren 11(e)tik 2024(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • Mungiako Aste Kulturala 2024

Ohi bezala, eta azaroan Mungiako egutegian finkatua, Danontzat Elkarteak, Mungiako Udalarekin lankidetzan, XXXIII. Aste Kulturala ospatuko du, herritar guztiei zuzendutako gizarte-, kultura- eta aisialdi-jarduerekin. Horrela, ekimenaren helburua adineko pertsonek Mungiako gizartean duten zeregin aktiboa aitortzea eta ospatzea da. Hitzordua azaroaren 11tik 15era izango da Nagusien Txokoan, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, 17:30etatik aurrera.

Horrela, azaroaren 11n, astelehena, hasiko da XXXIII. Aste Kulturala, elkarte antolatzaileko ordezkarien eskutik eta Mungiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik aurresku batekin. Ondoren, Kepa Lizarragaren "Ariketa beharrezkoa da osasunarekin urteak betetzeko" hitzaldia izango da. Iñaki ilusionistaren magia emanaldiak emango dio amaiera lehen egunari.

Asteartean, hilak 12, Pili Castrok, Bizkaiko Caritasekoak, "Harreman sozialen garrantzia zahartzen dogunean ere" hitzaldia emongo dau. Horren ostean, Barakaldoko Lagunkoia talde eragileak "Microedadismos" izeneko antzerki aurkezpena egingo du. Asteazkenean, hilak 13, musika emanaldi bat eta hitzaldi bat izango dira. Naiz Sound talde mungiarrak jarriko dio musika egunari, eta Kepa Ganuzak eta Lander Mellak, berriz, "Desagertutako pertsonen hobien bilaketa eta prospekzioa eta ARANZADI" hitzaldia emango dute arratsaldean.

Bestalde, ostegunean, hilak 14, musika ere protagonista izango da, baina oraingoan dantzarekin batera. Musika Eskolako akordeoi errezitaldi batek irekiko du egitaraua eta, ondoren, Danontzat taldeko ikasleek euskal dantzak, sevillanak eta line dance-ak eskainiko dituzte, besteak beste.
Azkenik, azaroaren 15ean, ostirala, Aste Kulturala Mungiako alkate Alaitz Erkorekaren hitzaldiarekin amaituko da. MAEren "Hegaz Goaz" antzezlanak eta José Mª Arregi Abesbatzaren kontzertu batek amaiera emango diote XXXIII. edizioari.

Nabarmentzekoa da, jardunaldi bakoitzean, bazkideek 1,50 €-ko txartela jasoko dutela, eta 2024ko acensuaren 14rako aurreikusita dagoen Elkartekideen Eguneko bazkarian erabili ahal izango dutela.

 

mungia.eus

Laburrean

Non