ZINEBI Networking 2024

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 11(e)tik 2024(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • ZINEBI Networking 2024

ZINEBI Networking ekimenaren zazpigarren edizioak egitarau zabala izango du azaroaren 11tik (astelehena) 14ra (osteguna).

Astelehenean, hilak 11, Azkuna Zentroan, 2024ko Ohorezko Mikeldi Saria izango den Laura Poitras zinemagile iparramerikarrak ZINEBI Networking-en parte hartuko duten zinemagileekin topaketa bat egingo du, 10:30etik aurrera. Eta 17:00etatik aurrera, "Las vísceras del cine de Elena López Riera" masterclassa egingo da.

Asteartean, hilaren 12an, Bilbao As Fabriken, Arena gunean, 9:00etatik 14:15era hautatutako proiektuen pitching saio bat egingo da. Aretoak, 10:00etatik 12:30era, hainbat saio hartuko ditu: "Bilbao Bizkaia Film Commission"-en aurkezpena, Agustín Atxa Bilbao Bizkaia Film Commission-eko Komunikazio Korporatiboko zuzendariaren eskutik; "La animación en la era de la Inteligencia Artificial: Revolución o Evolución" topaketa, Iván Miñambres, UniKoko CEO, Anna Giralt, Artefacto-ren sortzailea, eta Asier Azkarraga, Digipen Arte Eder eta Animazio Saileko buruaren eskutik; eta "Depósito ZINEBI: 50 años de cine documental y cortometraje en Bilbao" topaketa, Santiago Aguilar, ZINEBIren gordailu proiektuaren ikertzaile nagusia Euskadiko Filmategian, Arrate Velasco, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendari akademikoa, eta Rubén Corral, Zinebiko programatzailea. Horrez gain, El Deseoko produkzio-zuzendari Esther Garciak eta "Días de Cine" telebista-saioko zuzendari Santiago Tabernerok "Retos de la producción cinematográfica" topaketan parte hartuko dute, 11:45etan, Chamber aretoan. Jardunaldia 19:00etan osatuko da, Biran, Alde Zaharrean, zinemaren eta jaialdiaren beraren eta diseinu grafikoaren munduaren artean beti egon den loturari buruzko solasaldi batekin. Bertan, Rober Alonso, ZINEBI 2024ren nortasunaz arduratzen den Cuchillo agentziaren sortzaile zuzendaria; Eider Corral, IED Kunsthal Bilbaoko ikusizko arteen zuzendaria; Cristina Hernandez, Krisiko bazkide eta zuzendari sortzailea; eta Angélica Barco, EIDEko diseinatzaile grafiko eta presidentea. Jendearentzat irekia.

Asteazkenean, hilak 13, Ohorezko Mikeldi den Jose Luis Alcaine argazki zuzendariak "El oficio de la luz" masterclassa emango du 10:15etan As Fabrikeko Arena aretoan. Gainera, Victor Lamadrid Cantabria Film Commission-eko zuzendariak erakunde hori aurkeztuko du Aretoan. Bestalde, Ivan Torres Hdez artista bisualak eta Xoán-Xil musikariak "URHO, proceso creativo de un documental experimental" masterclassa emango dute. Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Hub Audiovisual Bilbao-Bizkaia aurkeztuko du.

Gainera, Maider Urkitza, Paula Olaz, Olatz Salvador eta Nerea Alberdi musikariek "Sonido: sensaciones y herramientas en el cine" topaketan parte hartuko dute. Chamber aretoan, 10:15etan, "Visitando La muerte de Mikel desde una perspectiva queer" topaketa izango da, Alaitz Arenzana ZINEGOAK jaialdiko zuzendari artistikoarekin, Begoña del Teso kazetari eta idazlearekin eta Emilio Papamija ikus-entzunezko aholkulari eta pedagogoarekin. 17:00etan, Bastida aretoan, Alejandro Alvarado eta Concha Barquero zinemagileek "Fabulaciones en torno a las películas inacabadas de Fernando Ruíz Vergara" masterclassa emango dute. Halaber, Bastida aretoan, 10:00etatik 14:00etara, "CREAMOS+INDUSTRIA", Euskadiko ekoiztetxeen topaketa bat eta Film Commissions, EPE-IBAIArekin lankidetzan.

ZINEBI Networkingeko programazioa ostegunean, hilak 14, amaituko da. Goizean, Arena aretoan, AUKERA pitching saioa egingo da, (H)emen-ek antolatuta, 18 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzendutako film labur bat egiteko mentoria-programaren barruan. Aurtengo epaimahaia Maitane Carballok, Itxaso de Castillok eta Iratxe Fresnedak osatzen dute. Parte-hartzaileak: Ane Alvarez, Maddi Arzallus Alberdi, Maria Aizpurua Ayastuy, Laura Besada Garrido, Mónica Cambra, María Corral Laborerías, Ane Cuesta Monge, Aroa Fernandez Lazkano, Yadira García Fernández, Itziar Lamarka, Beatriz M. Larragueta, Saioa Miguel Moreno, Janire Varela Ferrandez.

Aretoa aretoan "Asociación de mujeres del sector audiovisual y las artes escénicas de Euskadi" saioak izango dira goizean, Eguzkiñe Aranzibia (H)emen koordinatzailearekin; "Robot Dreams, dirección de arte en la animación de hoy", Jose Luis Ágreda Arte zuzendariaren eskutik; "Nuevas metodologías de enseñanza audiovisual"Ruth Mayoralekin, Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradunarekin.

Azkenik, "Encuentro de programadoras: los festivales de cine desde adentro” egingo da, Marion Czarny, Fipadoc Campuseko arduraduna; Louise Martin Papasian, FIDMarseilleko hautaketa batzordeko kidea; Paola Buontempo, La Platako Nazioarteko Zinema Independentearen Jaialdiko (Festifreak) eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko programatzailea; eta Maui Alena, ZINEBI Networking proiektuen koordinatzaile eta komisarioaren partehartzearekin.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko azaroaren 11(e)tik 2024(e)ko azaroaren 14(e)ra
  • LekuaBilbao - ()

Non