Hona hemen euskal kostaldeko egungo egoera zein erronkak ezagutzera eman nahi duen dibulgazio ikastaroa; euskal kostaldeko ezaugarri eta ondareak balioan jarriz, egungo ingurumen krisialdiaren testuinguruan bere zaintza aktiboan diharduten euskal eragile nahiz gizarte zibileko mugimenduek duten garrantzia ulertzera eramango gaituena.
-Euskal kostaldeko ezaugarri biogeografiko zein ingurumen arazoak ezagutzea.
-Euskal kostaldeko itsas eragile nagusi diren arrantzaleen lanera hurbiltzea.
-Euskal itsas ondarearen berreskuratzean MATER kasua aztertzea itsas zaintzaren harira bideratuta.
-Euskaldunon itsasoarekiko dugun grin bereziaz ohartuz ingurumen krisialdian dugun aldaketa paperaz ohartzea.
-Egungo euskal itsas eta ingurumen zaintzaren gizarte zibileko mugimenduaz jabetzea.
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta MATER.