Gonzalo Nicuesak(Iruña, 1976) Torso Belvedere aurkezten du, Vaticanoko bilduman dagoen izen bereko eskulturaren gaineko fotograbatuaren triptiko bat . Pieza honek jorratzen du pertsona batzuek zeharo ederra den artelan baten aurrean sentitzen duten emozio sakona, “Stendhalen sindromea” deritzona. Obra klasiko honen irudia erreproduzitzean, artistak bereganatu egiten du eta, halaber, ikusleekin partekatzen du.
AZAROAK 12: LANTEGIA
Gonzalo Nicuesa Pop bertsioak lantegiko irakaslea izanen da azaroaren 15ean (ostirala), 17:30etik 19:00etara. Collage teknikaren inguruko jolasa proposatuko du, eskultura klasiko, pop abestien titulu eta kolorezko paperetatik abiatuta. Doako lantegia, adin guztietako jendearentzat. Izen-ematea, hemen: https://bera.eus