Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Yurre Ugartek (Tolosa, 1965) idatziriko eta Julen Ribasek (Arrasate, 1981) marrazturiko Iris XXII (Txalaparta, 2024) komikiaz hitz egingo dugu.
Yurre Ugarte zuzendari, idazle eta gidoilari tolosarrak hainbat film labur, ipuin, antzezlan eta komiki idatzi ditu eta Julen Ribas, margolari, ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile arrasatearrak, Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzaile izateaz gain, hainbat komiki eta ilustratzaile lanak egin ditu, gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian.
Iris XXII, nobela grafikoa, mundu utopiko eta distopiko batean oinarrituta dago, XXII. mendean, non Numun gizartea sortu duten kokaleku ezezaguneko irla batean.