Ikuskizun honen izena ere izan liteke 17 veces, revisited edo 17 veces, evolution edo 17 veces, el montaje del director... Izan ere, berregin, berrikusi, eboluzionatu eta berriro muntatutako ikuskizuna baita. Kafka aipatu gabe, esan daiteke bere Metamorfosia ez zaiola zapata-zolara iristen 17 aldiz bururatu zaionari. Izena ere, alda zezaketen, baina nagitasuna bizio guztien sorburua da... eurek ere ez dira jabetzen.