Antton Valverde, 80 urterekin, euskal kantagintzako artistarik emankorrenetako bat da. Bere estiloari leial, egile ezagunen poemak musikatzen ditu, hala nola Miren Agur Meaberenak, Karlos Linazasororenak eta Gerardo Markuletarenak, eta bere gustu finetik sortutako abesti berriak proposatzen ditu.
Kontzertu honetan, gainera, benetako klasiko bihurtutako abesti horietako batzuk berriro entzun ahal izango dira; alegia, hainbat egile unibertsal —Lizardi, Gandiaga, Lete, Lauaxeta…— ezagutzeko aukera eman dutenak. Betiereko lagun pianoarekin, zuzeneko soil eta dotorea aurkeztuko du Valverdek, musikari bikainek lagunduta.
Ahotsa eta pianoa: Antton Valverde Biolina: Francisco Herrero Txeloa: Ivan Carmona Akordeoia: Joxan Goikoetxea