"Arrojeta: historiaurreko herrixka eta galtzada erromatarra. Begirada bat 5.000 urte baino gehiagoko historiari Arabako bihotzean"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko azaroaren 13(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • "Arrojeta: historiaurreko herrixka eta galtzada erromatarra. Begirada bat 5.000 urte baino gehiagoko historiari Arabako bihotzean"

BIBAT museoaren aldi baterako erakusketa aretoak erakusketa hau hartuko du: "Arrojeta: historiaurreko herrixka eta galtzada erromatarra. Begirada bat 5.000 urte baino gehiagoko historiari Arabako bihotzean". Erakusketa hori Adif-i esker egin ahal izan da, abiadura handiko linea eraikitzeko obren ondorioz.

Abiadura handiko linea Gasteiz inguruan eraikitzeko obrek Astorga eta Bordele lotzen zituen erromatar bidea (Iter XXXIV) zeharkatzen zuten proposatutako trazaduraren zati batetik. 

Horiek horrela, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskatuta, Adifen eta obrak egiten ari den enpresaren (Construcciones Sánchez Domínguez. SANDO) babespean, Qark Arqueología enpresak aztarna horien azterketa arkeologikoa egin zuen. Kristo ondorengo I. mendean eraikitako galtzada erromatarren trazadura garrantzitsu bat dokumentatu ahal izan da, ia gaur egunera arte erabili izan dena. Hura XVII-XVIII. mendeen inguruan birmoldatu zen.

Era berean, herrixka kalkolitiko garrantzitsu bat dokumentatu ahal izan da, galtzada baino 2.000 urte lehenagokoa. "Herrixka honek, zeinari orain Arrojetako herrixka deitzen baitiogu, gutxienez hiru fase nagusi izan zituen bere historian. Bertan, biltegiratze siloak, etxebizitza zirkular bat eta, gutxienez, eraikin publiko handi bat edo herrixkan garrantzitsua zen estamenturen baten eraikin bat identifikatu ahal izan ziren. Aire zabaleko labe handiak ere identifikatu ziren" adierazi du Leandro Sánchez indusketak egin zituen Qark Arqueología enpresakoak.

Hala, trenbidearen trazaduraren ondoko bideetako baten azpian kontserbatu eta babestu ahal izan dute galtzadaren zati bat.

Adifek eta Arabako Foru Aldundiak erakusketa bat antolatu dute Arkeologiako BIBAT Museoan. Bertan, esku hartze horren emaitza nagusiak ikus daitezke, eta espazio horren itxura bere garai historiko guztietan birsortu eta agerpenaren testuinguruari buruzko azalpenak emango dira.

Erakusketa hau aldi baterako erakusketa aretoan egongo da, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da erakusgai. Garai desberdinetako jatorrizko piezekin konbinatzen da, bai aztarnategikoak bertakoak, bai beste batzuetakoak, museoan gordailuan daudenak. Erakusketa honen edukiak Qark Arqueología enpresak sortu ditu, eta Gorka Otsoa de Alda ibili da diseinu eta muntatze lanetan.

araba.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 13(e)tik 2025(e)ko urtarrilaren 6(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30 . Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00. Astelehenetan itxita
  • Lekua BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa
    Aiztogile, 54
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa

Non