2024ko Labo XL jaialdiaren barne.
Zorte handirik gabeko heroia taularatzen da oholtzan. Publikoarekin hartu emanean, bakarrizketa bat da. Metalezko barra hotz batekin dantza bat ere bada. Maitasun erromantikoari jake egiten dion eszenaratze gordina. Zuzen zuzenekoa, gezurrik edo erdibideko egirik gabea.
Fitxa artistikoa:
Aktorea, idazlea eta irakaslea. Antzerkian besteak beste, Arriaga Antzokiko ekoizpen ezberdinetan ikusi ahal izan dugu azken urteetan. Aktore onenaren saria jasotzen du Pabellon 6ko 2021eko jardunaldietan «Salaketa» lanarekin. Akrobazian zaletua, 2019an PoleDance-ko Espainiako txapeldunordea.