Literatura tailerrak: "Ni ez naiz Mikel Labora" (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe)

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 14
  • Literatura tailerrak: "Ni ez naiz Mikel Labora" (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe)

Ni ez naiz Mikel Laboa, Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe

Koordinantzailea: Miren Billelabeitia

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna.

Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen espiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.


Laburrean

Non