"Chillida. Erabilera aplikatuak"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2025(e)ko otsailaren 2(e)ra
  • "Chillida. Erabilera aplikatuak"

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) hainbat formatu eta lankidetza-proiektutan forma eta ikono bidimentsionalen ilustratzaile eta sortzaile gisa egin zuen lana aurkezten da erakusketa honetan. Chillidaren silueten unibertso hedatua eta errepikatua da aztergai, nahiz bere erakusketen esparruan, nahiz elkarte eta erakunde publiko zein pribatuen enkarguetatik abiatuta. Esparru publikoan sakabanatutako Chillida bat.

Chillidak bere ibilbidean zehar izan zuen ekoizpen oparoa kontuan izanda, bidezkoa da grabatzailearen definizioa gehitzea eskultorearenari. Marrazkiaren garrantziak, hasieran, bere marrazki txikien protoideien eta eskulturaren arteko joan-etorriko ibilbide bat marrazten du, eskultura horretatik lan grafikoaren azalera laura itzultzen delarik. Horrela, Chillidarengan artearen ezaugarrietako bat den formen interpenetrazioaren printzipioa diziplina artistiko batzuen eta besteen arteko harremanera eramaten da.

Bere jaiotzaren mendeurrena dela eta antolatu den erakusketa honetan, diseinuaren arte aplikatuak artista honen ondarearen ulermen sozial eta politikoa, baina baita korporatiboa ere, lortzeko tartea zabaltzen du.

Peio Aguirre da erakusketaren komisarioa. 

 

Urriaren 25ean, 18:00etan
Komisarioarekin topaketa

 

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urriaren 25(e)tik 2025(e)ko otsailaren 2(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • LekuaArtium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa2,50 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

Non