"Joëlle Tuerlinckx. El caso de l(a casa) museo(a)"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko azaroaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • "Joëlle Tuerlinckx. El caso de l(a casa) museo(a)"

Joëlle Tuerlinckx-ek (Brusela, Belgika, 1958) bere lanean itxuraz abstraktuak diren hainbat gairi buruz hitz egiten digu, esate baterako espazioari eta denborari buruz, baina kezka horiek ikuslearen esperientziara eramanez, erakusketa-espazioaren eta honen denborazkotasunen barruan. Arte kontzeptualaren herentzia, performancea, kritika instituzionaletik eratorritako praktikak eta soinu-instalazioak bereganatu eta eraldatuz, protokoloak eta gailuak, museoko lantaldeak, ahotsak eta ekintzak bere ekoizpenaren lehengai eta eragile bihurtzen ditu. El caso de l(a casa) museo(a) atzera begirako nahasgarri gisa egituratzen den erakusketa bat da. Bertan, Tuerlinckxek lan historikoak bildu ditu, duela gutxi egindako proposamenekin batera. Proposamen horiek, aldi berean, aurretik egindako piezen eta erakusketen aztarnak eta erregistroak dira.

Museoan hainbat egonaldi egin eta bertako lantaldeekin luze hitz egin ondoren, Tuerlinckxek oihartzunen eta erresonantzien sare gisa funtzionatzen duen sinfonia bat eraiki du; soinu palinpsesto eleaniztun bat, artistak proposatutako testuak eta esaldiak irakurtzen dituzten ahots ugarik aktibatua. Beren lanari eta erakundearen funtzionamenduari buruz artistak egindako galderei erantzuten entzungo diegu.

Joëlle Tuerlinckxen lana nazioarteko erakusketa ugaritan egon da ikusgai (Skulptur Projekte, Münster eta dokumenta X, Kassel) hainbat museo eta erakundetan (Kunstmuseum, Basel; Wiels Contemporary Art Centre, Brusela; Haus der Kunst, Munich; Drawing Art Center, New York; Witte de With, Rotterdam; The South London Gallery, Londres…). Estatuan artistari eskainitako atzera begirako lehen erakusketa da, eta Bruselako Kanal Centre Pompidourekin elkarlanean ekoitzi da.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa2,50 / 5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non