"NAHIA eta bere nahia"erakusketa berria, oraingo honetan oso berezia gainera, gaixotasun arraro bat duen Nahia umeari laguntzeko da.
Naiara Delgado Perezen akuarela dotoreek osatzen dute eta 45€ko salneurri berezian daude, Ibon Barandiaranen ikutu berezia duten markoekin gainera.
Ibonek llaberoak ere egin ditu eta hauek 5€tan daude salgai. Ateratzen den diru guztia Nahiaren terapietarako izango da.