Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Gabriel Chailek antropologiaren, espiritualtasunaren eta artearen esparruetan egiten du lan. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan sustraituta, formen genealogiari buruzko ikerketa material moduko bat da bere lana. Eskala handiko eskultura, marrazkia eta instalazioa ohiko praktikak dira artistaren proposamen artistikoan. Adobea, buztina eta metala bezalako materialekin maiz lan eginez, Chailek bere arbasoen eta bere komunitatearen kontakizunak berrartu eta biziberritzen dituzten istorioak ehuntzen ditu, bere praktikan esanahi errituala eta sinbolikoa integratuz.
Lantegian zehar Gabriel Chaile artistaren imaginariora gerturatuko gara, marrazkia, autoerretratua, gorputza, eskala aldaketa, e.a. izango ditugu esperimentaziorako tresna.
Datak:
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
Lantegia aurrera eraman ahal izateko, gutxienez bi famiilien parte-hartzea beharko da.