BADOK-ek, BERRIAren euskal musikaren ateariak, 15 urte bete ditu aurten. Eta hori ospatzeko urteurren festa antolatu dute azaroaren 16rako. Hendaiako Borderline fabrikan izango da, eta Ibil Bedi, Ke Lepo, Ibon Rg, AH eta Arkaitz Miner musikari eta taldeak izango dira bertan.