Arte Ederren Bilboko Museoak eta Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamalaugarren edizioa antolatu dute.
Xabier Arakistain arte-komisarioak eta Lourdes Méndez gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduko dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako profesionalak bilduko dira, ikuspegi feministetatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko.
Ikuspegi feministen arabera, sexuen arteko ezberdintasunak arlo soziala, begirada, hizkera, artearen eremua eta bere erakundeak egituratzen ditu, eta dimentsio ekonomiko, politiko eta estetikoak antolatuz jardueraeremu guztietan eta horietan jarduten duten subjektu guztiei eragiten die. Artearen eremua eta bere agenteak –gaur egungo gizartearen sexu, etnia eta klaseari dagozkion harreman sozialak ahaztu gabe– aztertzen baditugu, aipatutako ikuspegiek agerian uzten dituzte artean oraindik dauden ezberdintasun estrukturalak, eta horren ondorio nagusien berri ematen dute.
Aurrez aurrekoa
Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Mitxelena auditoriuma. Abandoibarra, 3 (Bilbo)
Data
2024ko azaroaren 16a eta 17a
Ordutegia
Azaroak 16: 10:00-18:30 / Azaroak 17: 10:00-13:30
Matrikula doan
Museoaren Lagunak | urriaren 22etik aurrera
Publiko orokorra | urriaren 24tik aurrera
Hizkuntza
Gaztelania eta ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)