Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

Markina-Xemein 2024(e)ko Azaroak 16
  • Ene Kantak: "Ene Kantak Dantzan"

  • SARRERAKAzaroaren 7etik aurrera, sarrera guztiak aurretiaz salduko dira udaletxeko kutxazainean.

Lehen gizakiak gu bisitatzera etorri dira. Astok eta Satorrek lagunduko diete gure mundua ulertzen.
Dantzak eta abestiak izango dira emanaldiaren ardatza.

Denboraldi berriko ENE KANTAK DANTZANetara lehen gizakiak gerturatuko dira, Astonautarekin eta Satorjatorrekin batera. Oholtzan egongo diren bost lagunen artean, Ene Kantaken abesti arrakastatsu eta itsaskorrenak dantzatuko dituzte, ikusleengan dantza egiteko gogo hori itsasteko asmoz.

Haurrei zuzendutako ordubeteko ibilbide erakargarrian, lehen gizakiak gure garaiko hainbat asmakuntzekin harritu egingo dira, eta Asto eta Sator, euren galderak erantzuteko prest egongo dira.

Ene Kantak 2010ean hasi zen haurrei zuzendutako euskarazko kantuak egiten, eta guraso eta seme-alaben arteko transmisioa errazteko asmoz.

Ene Kantak Dantzan-en, gure ingurua errespetatzearen eta ezagutzearen garrantzia azpimarratuko da, eskaintzen dizkigun baliabideak ere kontuan izanik: noski, naturaren zaintza ezinbestekoa izango da.

Txikienen ikaskuntza eta sormena esnatu nahi ditugu, taldelana sustatuz, gure inguruan ditugun baliabideak erabiliz aurrera egin dezakegula erakutsiz, eta genero berdinasunaren alde aurrerapausoak eman nahi ditugu. Besteak beste, tradizionalki gizonezkoei egotzitako funtzioak emakumezkoei emango zaizkie: gehiengoa emakumezko protagonistak izango dira.

enekantak.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEne Kantak
  • Data 2024(e)ko Azaroak 16
  • Ordutegia17:30
  • LekuaUni frontoia
    Markina-Xemein
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara

Non