Auzo zahar bateko lokal erdi landu batean, emakume talde bat, Dionisia misteriotsua buru dutela, bingo klandestino baten inguruan biltzen dira arratsaldetan. Jolasa, funtsean, elkartzeko, askaltzeko, bere atsekabeak kontatzeko, pozak eta kezkak partekatzeko eta errealitate triste eta monotonotik ihes egiteko aitzakia besterik ez da. Hala ere, polizia bat tematuta dago ezinezko bizitza egiten, eta beti zelatan egoten da lokala ixteko, legez kanpoko bingoa dela aitzakiatzat hartuta. Haiek hori saihesteko modua bilatuko dute, baina bidean ezustekoak eta ustekabeko topaketak sortuko dira, amaiera tragiko eta basati bat ekarriko dutenak.