Arazo larri samar batek hiru lagun biltzen ditu pub zahar batean, udako arratsalde-gau batean, 80ko hamarkadako Bilboko edozein kaletan.
Anparoren, hirustaren laugarren lagun eta jabearen, enkarguz elkartuta, oroitzapenez, ilusioz, umorez, konplizitatez eta emozioz beteriko gau ahaztezina partekatuko dute. Ordu horiek mugarri izango dira haien bizitzetan eta ingurunean.
Behar bezalako topa, berriro berdina izango ez zen Bilbo hartan.