Sarrerak salgai irailaren 3tik aurrera
Spanish Brass nazioarteko ganberatalde dinamiko eta sendoenetako bat da. 35 urteko ibilbidea du musika munduan, eta hogeita hamabi disko argitaratu ditu.
Metalezko haize-instrumentu talde honek bere azken albuma aurkeztuko digu: 35 izenekoa. Bere 35. urteurrena ospatzeko proposamen artistiko berria da, eta proiektu honekin bere hastapenetara itzuliko da, metal boskote gisa. Bertan, bere ibilbideko lan esanguratsuenetako batzuk, lan berriekin edo apropos egindako moldaketekin batuko dira.
Urte hauetan guztietan hainbat autoreren lanak eta moldaketak jo dituzte: Luciano Berio, Pilar Jurado, Witold Lutoslawsky, Antón García Abril, Nuria Nuñez, Vladimir Cosma, Johann Sebastian Bach, Michel Legrand, Antonio Carlos Jobim, Manuel de Falla edo Joaquín Turina, besteak beste.