Ma nahiko lanpetuta dabil azkenaldian, eta aitona Peioren etxean utzi ditu haurrak. Nanuk eta Granuk arretaz entzungo dituzte aitonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok kontakizuna zaunkaka etengo du: etxea ikuskatzen aritu da eta birraitona-amonen oroitzapen asko aurkitu ditu.
Belaunaldi zaharrei egiten diegun omenaldia da hau. Hamar abesti berri, jakinduriaz eta maitasunez beteak ume, guraso eta aitona-amonek dantzatu eta abestu ditzaten.
Aktoreak: Itziar Fragua, Marta Avarez eta Jon Koldo Vázquez
Zuzendaria: Iker García