Alegria-Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia 2024: "Jo ezak berriro Sam!"

Alegría-Dulantzi 2024(e)ko Azaroak 17
  • Alegria-Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia 2024: "Jo ezak berriro Sam!"

2024ko Alegria-Dulantziko Antzerki Amateur Jaialdiaren barne.

Allan Fix, New Yorkeko zinema kritikaria, lur jota geratzen da emazteak alde egitean. Neurotikoa, desorekatua, pastilla kontsumitzailea… lige berriak aurkitzen saiatuko da bere lagun Dick eta Lindaren laguntzaz. Casablanca filmarekin obsesionatuta, Humphrey Bogarten elkarrizketa imajinarioak ustez erakutsiko dizkio sedukzio teknikak. Ametsetako Bogarten gizontasun matxistaren aholkuek eta pertsonaiaren nahasmenduak eta segurtasun ezak hanka sartzera bideratuko dute behin eta berriz. Pixkanaka-pixkanaka ezagutuko dugu Linda dela benetan Allan neurotikoarekin ongi molda daitekeen pertsona bakarra… Baina, bere lagunik onenaren emaztea da!

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Woody Allen
  • Zuzendaritza: May Gorostiaga
  • Antzezleak: 
    • Allan: Iñaki Artola / Andoni Otegi
    • Linda : Ane Arandia / Maialen Urretabizkaia
    • Dick : Felix Irazustabarrena
    • Nancy: Maialen Oiarzabal
    • Humphrey Bogart: Hodei Oiarzabal
    • Susan, go-go...: Inma Etxeberria

Bigarren aroa du hau gure taldeak. 80ko hamarkadan Inaxio Begiristain idazle eta zuzendariaren eskutik aritu zen bost bat urtez. Hiru obra antzeztu zituen emanaldi ugarietan eta 1983an, Azpeitiako I. Antzerki Topaketako lehen saria irabazi zuen. Inaxioren jaiotzaren 100. urteurrenean (2022) jarri da berriro martxan Herri Antzerkia proiektu handiago baten barruan, non euskal antzerkiaren zaletasuna piztea, eustea, eta euskerazko ekimen baten bueltan herritarrok batzea dugun helburutzat


Laburrean

Non