Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 5. topaketaren bigarren saioa.
Topaketari hasiera emateko, Irene Naranjok tailer praktiko bat eskainiko du. Bertan, nahi duenak parte hartu ahal izango du, edo entzule gisa jarraitu bere sorkuntza-prozesuaren ikerketa-lana ikusten, eta ondoren, bertaratutakoekin bateratze-lana egingo da.
Ondoren, Rakel Marín Ezpeletak sortzaile batek dituen erronkei buruz hitz egingo du, sortze-prozesuei buruzko doktore-tesi bat egin nahi duenean, praktika artistikoa bera ikerketa-metodo gisa hartuta, eta bere doktore-tesiaren kasua aztertzea proposatuko du.
Eta amaitzeko, Alicia Gomez Linaresek moderatuko du "Sorkuntza, hezkuntza eta ikerketa artistikoa" mahai-ingurua, bai eta beren proiektuak aurkeztu dituzten artistak ere, honako gonbidatu hauekin: Bertha Bermudez eta Josu Iriondo.
Topaketa irekia eta doakoa da interesa duten guztientzat.
2019az geroztik, profesionalekin eta hainbat erakunde laguntzailerekin batera, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak urtero antolatzen du EDADEI Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketa.
Topaketa horien helburua da dantzako eta arte dramatikoko hezkuntzaren eta ikerketaren arloan argudiatutako diskurtso bat elkarrekin eraikitzen laguntzea, kultura- eta hezkuntza-politikaren arloan neurri zehatzak aktibatzea erraztuko duena, arte eszenikoen sektorearen garapen profesionala eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatzeko.
IZEN-EMATEAK: sarrera librea, lekuak bete arte.
Azaroaren 17an, igandea, 10:00etatik 13:30etara LABO XL Jaialdiaren programazioaren barruan.
Lekua: Kutxa Kultureko espazioak. Tabakalera, 3. solairua, Donostia.
Izena emateko: info@addedantza.org.
Antolatzailea: (ADDE) Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordea. Honako hauen lankidetzarekin: Euskal Aktoreen Batasuna (EAB), BAD Bilbao Antzerki Dantza Jaialdia, Dantzerti, Labo XL Jaialdia, Gipuzkoako Dantzagunea.
EDADEI 5 PROGRAMA (PDF - 340 KB)