Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarak osatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustraitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da.
Gure bizi-eredua, paisaian islatua…
Nerea Ibarzabal
Harreman historiko baten istorioa da: lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia, baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.
Fitxa artistikoa: