"Kontu Kantarik gure memorian ditugun abestiak jasotzen ditu, eta beste erritmo batzuetara eramaten ditu, reggaetik, rapetik edo bluesetik. Sandrak eta Botik betiko abestien errepasoa egiten dute, helduek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten, eta txotxongiloek bidaia honetan laguntzen diete, protagonista bihurtuz.