Iruñaldia jaialdiak Iruñean bilduko du, azaroaren 18tik 23ra, euskaraz sortutako kultura garaikidea, hainbat arlotan, besteak beste, musika, literatura, dantza, antzerkia, bertso, performance eta gastronomia.
Sei egun horietan, udazken bete-betean, Iruñaldiak lehenbiziko urratsak emanen ditu, hogei sortzaile baino gehiagorekin, bederatzi gunetan, eta kultura-eragile andanaren parte-hartzearekin; besteak beste, hauexek: Duguna – Iruñeko dantzariak, Broken Brothers Brass Band, Pabellón 6 Gazte Konpainia, Ana Galarraga, Petti, Angel Erro, Maria Oses, Idoia, Maialen Lujanbio, Kukai, Lide Hernando, Maialen Errotabehere, Nerea Erbiti, Patxo Telleria, Maider López, Adrián García de los Ojos, Mikel Inun, Sergio Mayoral, Baztango Xurie Upategia, Sarai Robles eta Sustrai Colina.
Azaroak 18
Azaroak 19
Azaroak 20
Azaroak 21
Azaroak 22
Azaroak 23