agur eta ciao lelotzat hartuta dator Feministaldiaren XIX. edizioa. Azaroaren 20an Egiako Le Bukowski tabernan egindako hitzaurrearekin hasi zen eta 27 eta 28an Kontadores gazte zentroan jarraituko du. Azaroaren 29 eta 30ean Tabakalerara lekualdatuko da, eta Dabadaba aretoan emango zaio Donostiako atalari itxiera. Abenduaren 14an, berriz, Gasteizko ZAS espaziora lekualdatuko da jaialdia; aurten, lehenengoz, Inmersiones jaialdiarekin ahizpatu baita Feministaldia.
Irakurketa eta solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak, agerraldiak, performanceak, DJ setak eta festa.
40 bat artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok osatzen dute aurtengo gonbidatuen zerrenda.