Kristiina Poska estoniar zuzendaria herrialde baltikoetako musikan espezializatuta dago eta, Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi duen Baiba Skride letoniar biolinistarekin batera, Europa diagonalean zeharkatuko duen egitarau bati helduko dio, Frantzian hasi eta Finlandian buka, tartean Alemaniatik ere igarota. Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da. Jarraian, Skridek Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan. Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da.
EGITARAUA:
G. Fauré
R. Schumann
J. Sibelius
Data eta lekua