BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOAK, BOS sigla-laburduraz ezaguna denak, Bilboko Euskalduna Jauregian du egoitza eta 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehen kontzertua Arriaga Antzokian. Bere bira historikoak eta Euskalduna Jauregiko abonu-denboraldiak eskaintzeaz gain, Orkestra aitzindaria izan da kontzertu didaktikoak egiten 1985etik. Gainera, beste erakunde batzuekin kolaborazioak egiten ditu, hala nola Arriaga Antzokiarekin eta Guggenheim Museoarekin, baita OLBEk ekoiztutako operekin ere, eta bere instrumentu-taldeek orkestra- eta ganbera-kontzertuak eskaintzen dituzte Bizkaiko herrietan. Oraingoan, haren hari-laukoteetako bat Sestaora hurbilduko da birtuosismoz eta maisutasunez beteriko kontzertu bat aurkezteko.