Zabaldikan (Nafarroa) kokatutako 650 urteko kanpai batek ematen dio izena hiru ahots kapela eta saxo batez osatutako laukote berezi honi. Zabaldika Laukotea Josetxo Goia-Aribe saxofoi jotzaileak asmatu eta pentsatutako proposamen berri bat da, non musika koralak -horren urratze argi batean- emaitza heterodoxo eta ezberdina lortuko duen. Programan izaera profano eta erlijiosoko konposizioak daude, guztiak lasaitasun eta emozio-karga handiko giro batean bilduta.