Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Baina hauek datozenean hezurrak desagertu egin dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan. Han, Fermin hilda aurkituko dute, eskopeta alboan daukala. Gertaera latz honek familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, aspaldi Nestorren anaia bikia ere, Aitor, modu tragikoan hil baitzen. Orduan bezala orain, Karmenek Estanis koinatua erruduntzat jo eta Nestor bultzatuko du horri aurka egitera.