"Inork ez daki menda zaporea partekatzen (BilbaoArte Bilduma)"

Bilbao 2024(e)ko azaroaren 22(e)tik 2025(e)ko otsailaren 2(e)ra
  • "Inork ez daki menda zaporea partekatzen (BilbaoArte Bilduma)"

2024ko azaroaren 22an, 19:00etan, URIBITARTE40 aretoak ateak irekiko dizkio «Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu» BilbaoArte Bildumaren erakusketa berriari.

Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu komisariatze-deialdi baten baitan BilbaoArte Bildumari buruz egindako lehenengo erakusketa da, helburutzat duena bertan presentzia duten artistak bistaratzea eta irakurketa eta interpretazio berriak eskaintzea artelanek eta artistek orokorrean eskaintzen duten iruditeriari buruz. Gisa berean, ekimenaren beste helburu bat da sektore artistiko eta kulturaleko profesionalei laguntzera zuzendutako lerro bat sortzea, proiektu kuratorialak garatzeko xedez.

Iñigo Villafranca Apesteguia eta Lorenzo Galgók, lehenengo edizio honetarako aukeratutako komisarioak diren aldetik, arte garaikideko bilduma baten konplexutasunari izenaren problematikatik eta tresna gisa duen operatibotasunetik heltzen dion erakusketa-proiektu bat aurkezten dute. Izendatzeak ahalbidetzen du narratiba egonkor bat eta kontrol irudi bat ezartzea multzo hori osatzen duten materialen inguruan.

Problematika hori ilustratzeko, proposamenak mendaren deskripziora jotzen du: landare usaintsu bat, iraunkorra, zurtoin mehe eta zutitua duena, 60 cm-ko altuerara iristen dena eta usain berezia darien hostoak dituena. Menda jende guztiari fresko eta gozo iruditzen zaion zapore bat da, ahoan nolabaiteko inurridura sortzen duena.  William Shakespearek ere, Romeo eta Julieta obran (1594), izenaren problematika planteatu zuen, honako hau idatzi baitzuen: “arrosa deitzen diogunak usain berbera izango luke beste edozein izenarekin”.

Izena ez dugu gauzei buruz hitz egin ahal izateko soilik erabiltzen, baizik eta baita kontrol bat ere ezartzeko izendatu  nahi dugunaren gainean. Hitzek atxikimendu-formak sortzen dituzte izendatzen dituzten materialen ezaugarriekin; batzuetan, lagundu egiten diete, eta beste batzuetan ukatu, gainjarri edo estali egiten dituzte.

Erakusketa honek prozesu artistikoekin eta munduarekin izenaren bitartez erlazionatzeko dugun moduari buruzko askotariko pentsaerak biltzen ditu. Erakusketa baterako lehenengo hurbilpenak leku honetan izatera jotzen du, testu honetan, hemen. Gauzei buruz idazteko arriskugarritasunaz ohartarazi ondoren, horixe da orain egingo duguna.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Ezin du inork mendaren zaporea konpartitu
Komisarioak: Íñigo Villafranca Apesteguia – Lorenzo Galgó
Artistak:
 Maider Aldasoro, Miguel Alejos, Gorka Eizagirre, Usoa Fullaondo, José Jurado, Martí Madaula, Sofía Montenegro, Milena Rossignoli, Ander Pérez Puelles.
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: azaroak 22, 2024 – otsailak 2, 2025

Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan (jaiegunak barne), itxita.


Laburrean

Non