Ipuin tradizional honetan, musikaren eta txotxongilo argitsuen laguntzarekin, haurrek orkestra bat osatzen duten instrumentuak ezagutu ahal izango dituzte. Istorioan, Pedro umeak, adimentsu eta ausartak, otsoa ehizatzeko gai izango denak, besteak eta talde-lana errespetatzearen garrantzia erakutsiko digu. Horretarako, ikuskizunean une dramatiko desberdinak tartekatuko dira, batzuk suspensezkoak eta beste batzuk umoretsuak, eta giro magikoak amestera eta imajinatzera gonbidatuko gaitu, hitzen, musikaren eta formen bitartez.
Euskarazko ikuskizuna, gaztelaniazko gaintituluekin.
Adina: 4 urtetik gora
ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.
Musika: Sergei Prokofiev
Eszena-zuzendaritza: Enrique Lanz
Ekoizpena: Etcétera