Fumika Yamamura biolinistak, Gabriel Bussi biolistak eta Elena Escalza biolontxelistak, Laia Masramon pianistarekin batera, kontzertua eskainiko dute Mozart, Brahms eta Turinaren obrekin.
Japonia, Uruguai, Euskadi eta Kataluniatik etorritako lau musikari handi hauei esker, kontzertu-aretoetan hain ohikoa ez den ganbera talde bat entzuteko aukera izango dugu.