2024ko Iruñaldia jaialdiaren barne.
"Baztango Xurie upategiak Arizkunen kokatzen ditu haren mahastiak. 2019ko uztaz geroztik, ardotzen dute mahastietan bildutako mahatsa, ardo naturalak sortuz. Upeldegiko hainbat ardo dastatzeko aukera emango digute.
Mikel Inunek, berriz, 2014an kaleratu zuen lehen diskoa eta harrezkero, ez dio ez sortzeari ez bide berriak urratzeari utzi. Pop estilotik abiatuta ere ez da inoiz mugatuta sentitu; kanta propio zintzo eta zuzenak lantzen hasi zen, eta ondoren, hainbat poetaren letrak ere musikatu ditu (Itxaro Borda, Miren Agur Meabe…).
Baina erritmoa, umorea eta freskotasuna beti izan dira Inunen nortasunaren ezagugarri garrantzitsuak, eta bere proposamen musikal berriek horiexek ditu bide eta helburu. Izan ere, azken finean, denok baikara poliedrikoak.
Gaurko honetan, Sergio Mayoral tronpetistak lagunduta, mota askotariko dakartza: goxoak, mamitsuak, arinak… ardo dastaketarekin egoki ezkonduko direnak."