Ninak hegan egin nahi du, hori da bere ametsa. Bere familian hegazkin bat pilotatzen duen lehen emakumea izango da. Baina eguna laburregia da eta gaua luzeegia, eta amak lotara joateko esaten dionean, Nina, gogo txarrez, ohera joaten da.
Lo egiteko ardiak zenbatu behar dira… A ze asperdura! Ninak Morena aurkitu arte, hesia gainditu nahi ez duen ardia.