Simon, Janis eta Bobby aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, hiriko kelak atzean utzi eta hondartzara joatea erabakitzen dute. Uretan jolasean dabiltzala, urpekontzi itxurako zerbait ikusten dute urrunean. Baina gauzak ez dira ematen duten bezalakoak… Abentura eta misterioz betetako istorio dibertigarri hau kontatu eta gidatzeko, XX. mendeak utzitako zenbait abesti ospetsuren moldaketak joko ditu taldeak. Gainera, kanta horien bitartez, ekologismoa, berdintasuna, ohitura osasuntsuak edota aniztasuna moduko baloreak transmitituko dituzte.