"Berdintasunerako XIX. Jardunaldiak: Adintxikikoen kontrako indarkeria matxistak"

Galdakao 2024(e)ko azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • "Berdintasunerako XIX. Jardunaldiak: Adintxikikoen kontrako indarkeria matxistak"

Galdakaoko Udalak Berdintasunerako XIX. Jardunaldiak antolatu ditu ‘Adin txikikoen kontrako indarkeria matxistak’ lelopean. Ohi denez, Torrezabal Kultur Etxean izango dira jardunaldiak, azaroaren 26 eta 27an, astearte eta asteazkenez, goizeko ordutegian

Udaleko Berdintasun arloak urtero antolatzen duen zita honen helburua honakoa da aurten: haurren eta nerabeen aurkako indarkeria matxistei buruz gogoeta egitea, indarkeria horiek betikotzen dituzten eta egiturazkoak diren sustrai sozial eta kulturalak ulertzea, horiei aurre egiteko estrategia eraginkorrak aztertzea, politika publikoetan hobekuntzak bultzatzea, biktimei babes hobea eskaintzea eta, azken finean, aldaketa sozialerako bidea egiten laguntzea.

Ildo honetan, hainbat gai jorratuko dira, beti ere umeen kontrako indarkeria erdigunean jarrita: ziberindarkeriak, sexu abusuak, genero indarkeriaren eragina seme-alabengan, indarkeria bikarioa, indarkeria instituzionala...

Berdintasunerako Jardunaldien XIX. edizioan, hauek izango dira hizlariak: Norma Vazquez, Maitane Urizar, Estibaliz Linares, Sheila Melcon, Beatriz Ilardia eta Eva Haro. Haien hitzaldiez gain, betiko moduan, mahai inguruak izango dira gai guzti horien inguruko galdera eta zalantzak partekatzeko.

Izen ematea doakoa da eta online egin daiteke. Torrezabal kultur etxean inskripzioa aurrez aurre egiteko aukera ere badago, eta 944 010 528 telefonora deituta ere bai.

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko azaroaren 27(e)ra
  • LekuaGaldakao
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi

Non