Ezagutu Gasteiz. Isabel Mellén: La paz de las damas. El papel de las mujeres como mediadoras y árbitras en los conflictos.

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Azaroak 26
  • Ezagutu Gasteiz. Isabel Mellén: La paz de las damas. El papel de las mujeres como mediadoras y árbitras en los conflictos.

Isabel Mellén: La paz de las damas
  • 18:00
  • Landatxo Gizarte Etxea. 1. askotarko gela
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Erdi Aroko nobleziako emakumeek, beren generoagatik eta klase sozialagatik, bitartekari-lanak egiten zituzten gatazkak konpontzeko, bai beren leinuetan, bai jaurerrietan, bai auzi zibiletan. Arabako lurraldean eta Gasteizko hirian ezagutzen ditugu andre feudal horien kasu batzuk, adostasunaren, hitzaren edo are ezkontzaren bidez egoera gatazkatsuak baketzen lagundu zutenak. Gerra eta indarkeriazko gatazka nagusi izan diren kontakizun historiko baten aurrean, emakume horiek eta beren bake-ekintzek erakusten digute bitartekaritza eta akordioaren sustapena ere eragile historikoak eta adibideak direla gure orainaldian bakea bilatzeko.

Isabel Mellén Filosofian lizentziaduna eta doktorea da, eta Artearen Historian graduatua. Gaur egun filosofiako irakaslea da Gasteizko UNEDen eta Zaragozako Unibertsitatean. Aldi berean, Erdi Aroko arteari buruzko ikerketak egiten ditu genero-ikuspegiarekin, eta emakumeek historian izan duten paperari buruzko dibulgazio-jarduerak egiten ditu. Ildo horretan, nabarmentzekoa da "Divulvadoras de la Historia" podcastean egindako lana. Hainbat liburu idatzi ditu Arabako ondareari buruz eta erromanikoari buruz genero-ikuspegiarekin, besteak beste, Tierra de damas. Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco (2021, Sans Soleil) eta El sexo en tiempos del románico (2024, Crítica).

Sarbide mota

Izen" href="https://www.vitoria-gasteiz.org/j31-01w/formularioViewer/create?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&formularioId=900" ematea
Izena emateko datak
Noiztik: 2024/09/19 00:00 Noiz arte: 2024/11/25 00:00

...edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.


Laburrean

Non