Bilboko Udal Txistulari Banda & Oinkari Dantza Taldea: "Haziak eroan"

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 27
  • Bilboko Udal Txistulari Banda & Oinkari Dantza Taldea: "Haziak eroan"

Bilboko Udal Txistulari Bandak, Oinkari Dantza Taldeak eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko txistu ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dute asteazken honetan, azaroak 27, 19:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregiko 0D aretoan.

Azken urteotan, eta bi erakundeekin sinatutako hitzarmenei esker, ikastetxe horietako ikasleek Bilboko txistulari boskotearekin jotzeko ohitura finkatu da. Ekimen hauek ikasle nabarmenenei Bilboko Udal Txistulari Banda bezalako musikari profesionalekin batera aritzeko aukera ematen die. Oraingo honetan, Musikenek Amaia Sanz, Ekahin Cachenaut eta Leire Retegui aukeratu ditu, eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatoriotik Inar Lezaun, Ane Telletxea eta Uxue Ardanaz izango dira protagonistak.

"HAZIAK EROAN" kontzertuan euskal erritmo eta dantzak izango dira nagusi. Bertaratzen direnek koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango dute, bandak interpretatutako melodiei bizia emango dietenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz. Interpreteen teknika tradizioarekiko grinarekin bat egite honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek eta Oinkari Dantza Taldeak ere parte hartuko dute.

Bilboko taldeak, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, askotariko errepertorioa interpretatuko du, hala nola, Isidro Ansorenaren “Erromatarra”, Jose Ignazio Ansorenaren “Bost tapada” eta “Labirulena”, Tomás Garbizuren “Gure herria”, Jesús Guridiren “Mendiko soinuak” eta "Baserritarrak" edo "Argarate" bezalako fandangoak izango dira entzungai, besteak beste. Obra horietaz gozatzeko aukera izan zen azaroaren 24an, igande goizean, Kondestablearen Jauregian, kasu honetan, Nafarroako hiriburuko publikoaren gozamenerako.

Campos Elíseos Antzokiak Gabonetako ospakizunen epizentro bezala errepikatuko du. Abenduaren 18an, "ELUR MALUTAK" ekitaldian Bilbao Musikako Haur eta Gazte Abesbatzak, Ahotsak abesbatzak eta Bilbao Musikako txistu ikasleek hartuko dute parte, Gorka Aginagak lagunduta pianoan. Gau magikoa, non musikak, emanaldiak eta Gabonen ospakizunak bat egingo duten harmoniarekin.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariek osatzen duten egungo Bilboko Udal Txistulari Banda, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da emanaldien kalitateagatik eta aniztasunagatik.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.

bilbao.eus

Laburrean

Non