Liburutegiko ataria.
Elkartearen Eskulan Tailerrean egindako hainbat lan biltzen ditu erakusketak.
Tailer horretan artea erabiltzen da erabiltzaileen errehabilitazio-prozesuko tresna gisa, eta hori funtsezko bidea da haien emozioak esploratu eta adierazi ahal izateko. Kasu zehatz honetan, garuneko kalteak haien bizitzetan eragin duen inpaktuari aurre egin behar izan duten aldaketa handiari eta prozesu luze honek haiengan sortu dituen sentimenduei bideratuta daude obrak. Alderdi estetikoa bigarren maila batera eraman nahi izan da, eta uneoro kide bakoitzaren sormena lehenetsi nahi izan da, obrak egiterakoan bere askatasuna eta berezkotasuna errespetatuz. Eskulanak eta jarduera sortzaileak pertsona bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta egin dira.